Mikel Laboari buruzko dokumentalarekin hasiko da abuztuko bideo emanaldien sorta

2011/08/08
Abuztuko ostegun iluntzetan (21:30), honetatik hasita (hilak 11), bideo emanaldiak botako dira Sanagustin kulturgunean. Musikarien bizitzaz diharduten hiru aukeratu dira, bi dokumental eta filma bat. Hurrenez hurren, 'Mikel Laboa (1934-2008)' dokumentala, 'I'm not there' Bob Dylanen oinarritutako filma eta 'Zertarako amestu' Berri Txarrak taldearen dokumentala.

Mikel Laboa (1934-2008)

Dokumental honetan Mikel Laboaren bizitza eta obra guztia jasotzen da, bi zatitan. Lehenengoan, Laboa berak hitz egiten du bere buruaz, "Laboaz" eta bere lanaz. Bigarren zatian, Laboaren gertukoek hitz egiten dute, kontzertuez, diskoez... Abeslari donostiarren ibilbidea ezagutu eta ulertzen laguntzen duen dokumentala da.

'I'm not there'

60 eta 70. hamarkadako Estatu Batuetan kokatzen da filma eta zazpi pertsonaien istorioak erabiliz Bob Dylanen bizitza erakusten du. Christian Bale, Cate Blanchett, Marcus Carl Franklin, Richard Gere, Heath Ledger eta Ben Whishaw aktoreek egiten dituzte pertsonaien paperak eta Dylanen musikak janzten du filma.

'Zertarako amestu', Berri Txarrak

Lekunberriko talde rockero honen 25 hilabete "bizienak" jasotzen dituen dokumentala da, 2009an egina. Euskal Herrian jaio eta euskaraz abesten duen talderik arrakastatsuenetako baten ibilbidea erakusten du.
BERRI TXARRAK, Dokumentalaren aurrerapena - BERRI TXARRAK Avance

 

Erantzuna gehitu