Vicente Guinearen 'Animarbolak' erakusketa gaurtik ikusgai

"Argazkigintzatik gehien gustatzen zaidana, Animarbolak izeneko argazki bilduma honetan ikusten diren kontrargia eta kontrasteak dira". Hala hitz egiten du Vicente Guinea elgoibartarrak eta argazkien egileak, bilduma honen gainean.
Basoetan galtzea du gustuko: "Pagadietan ibiltzea gustatzen zait. Oro har, baso ostotsuak izaten dira eta argia txorroka bezala sartzen da. Argazki ona ateratzeko gakoa, argi izpi horrek aurpegi edo figura itxura duen enborrean jotzen duen unea topatzea da". Pazientzia eskatzen duen ohitura landu du Guineak. "Leku berera hainbat aldiz joan izan naiz momentu horren bila. Argi horren neurketa eta puntua kamaran manualki egitea da garrantzitsua". Izan ere, bere ustez "argazkia, argia beste ezer ez da."
Erakusketa: Animarbolak.
Egilea: Vicente Guinea (Elgoibar).
Egunak: Irailaren 2tik 15era.