Non Servium, zuzenean

2013/09/17
Talde madrildarra izango dugu Sanagustin kulturgunean.  'La voz de los malditos' azken diskoarekin etorriko zaizkigu, irailaren 28an (zapatua). Beraiekin batera Azpeitiko Urola Terror taldeak joko du.

 

Luzifer deabruak Jainkoari emandako erantzuna omen, azken horrek bere zerbitzari izateko eskatu zionean: 'Non Serviam'. Hortik dator talde madrildar honen izena, bere filosofia ei dena azpimarratuz: "Inoren zerbitzari ez izatea".

1997an sortutako taldea da eta bost disko argitaratu dituzte. Orgullo obrero (1999), NSA, La santa familia (2002), El imperio del mal (2007), El rodillo del kaos (2011) eta La voz de los malditos (2012). Hardckore punk, Street punk eta Oi! estiloen taldeen artean zuzeneko indartsuenetakoa du Non Serium-ek, beraiek erakusten duten jarreragatik eta mugitzen duten zale kopuru handiagatik. 

Urola Terror

Hauei laguntzen Azpeitiko talde bat izango dugu: Urola Terror. Sin oficio ni beneficio, Paso de ti, Doubling boys, In your face eta Cold Revenge taldeetan ibilitako jendeak osatutako taldea da.

Kontzertua 23:00etan izango da eta sarrera doan izango du.

Erantzuna gehitu