San Inazioren historia ikusi dute erromesek
2011/08/13
Donostiako Elizbarrutiak antolatutako Munduko Gazte Topaketak ekimenaren baitan, erromes uholdea etorri da Loiolara, eta herrira egindako bisitan, besteak beste, Azpeitiko santuaren bizitzaren dokumentaltxoa ikusi dute haien zenbait taldek Sanagustin kulturgunean. Ordu laurdeneko bideoa da, eta emanaldi batzuk izan dira.