Sarrerak agortuta
2013/10/07

Egun handia izango da azaroaren 1ekoa. Jadanik ez da sarrerarik gelditzen Berri Txarrak , Niña Coyote eta Chico Tornado eta Egurra ta kitto! taldeek eskainiko duten kontzerturako. Astebetean saldu dira guztiak —kultur bonoa duzuenok, dakizuen bezala, erreserbatuta dituzue sarrerak eta lehiatilatik pasa behar duzue kontzertuaren egunean—.