Burdinaren martxa gogoratzen duen erakusketa ikusgai
2013/10/09

Elkar-ekin plataformako kideek jarrita, duela hogei urte Bizkaiko labe garaietako langileek egin zuten Madrilerainoko martxa gogoratzen duen erakusketa daukagu kulturgunean. Labe fabriken eta Bilbotik Madrilera eginiko martxaren argazkiak dira.
Erakusketa: Burdinaren martxa.
Edukia: Argazkiak.
Antolatzaileak: Elka-ekin plataforma eta Sanagustin kulturgunea.
Iraupena: urriaren 24a arte.