Aurtengo Tuba jaialdiaren atarikoa

2013/10/10
IV. Tuba jaialdiaren antolatzaileek aurtengo egitarauaren berri eman (urriaren 25 eta 26an izango da, Azpeitian), eta ondoren erakustaldi txiki bat eskani zuten atzo eguerdian Sanagustin kulturgunean. Ordukoa da irudia.

Urriak 25 (ostirala)

- Tuba-Bonbardino ikastaroa.

- 19:30: Pianoz lagunduriko entzunaldia. Betharrametan.

Urriak 26 (zapatua)

- 19:30: Kontzertu nagusia. Soreasun.

Kartela.

Izen-emate orria.

Oharra:

"Abian da Tuba Jaialdia 2013. Urriaren 25ean eta 26an izango dira tuba-bonbardino jardunaldiak ospatzeko datak Azpeitian.

Ikastaro batekin emango zaie hasiera jardunaldiei. Inguruko tuba-bonbardino maisuak bertan izango dira, maila guztietako musikariei laguntzeko prest.

Pianoz lagunduriko entzunaldia izango da urriaren 25eko beste ekitaldi garrantzitsu bat. Betharram aretoan mota honetako lehen kontzertua izango da entzungai eta, tuba-bonbardinoaz gain, musika tresna zaharragoak entzuteko aukera izango da, Oscar Abella handiaren eskutik.

Urriaren 26an, Tuba Jaialdi eguna ospatuko da. Urtero legez, hainbat ekitaldi egongo dira musikarientzat. Juan Carlos Ribelles-ek, kontzertu ikusgarri bat moldatu du, tuba banda eder bat sortzeko. Bertaratzen den musikari orok jaialdiko polo berria jasoko du (Polo hau erosgai izango da izen emateak amaitu ondoren eta egun bertan ere bai).

Aurtengo beste berrikuntzetako bat Azpeitiko Tuba Jaialdiak AETYB-rekin (Estatuko tuba eta bonbardino elkarte berria) duen elkarlana da. AEYTB duela urte bete sortu zen, Azpeitiko Tuba Jaialdiaren antolatzaileen pentsaera berdinekin. Hori dela eta, bertako bazkide direnei, edo bazkide egitea animatzen direnei, deskontu handiak egingo zaizkie izena ematean (ikus izen emate orria).

Kanpotar zaretenok hotel zerbitzua behar baduzue, antolakuntzarekin harremanetan ipin zaitezte helbide honetan: tubajaialdia@hotmail.com".

Erantzuna gehitu