Raimundo Amador-en kontzerturako sarrerak salgai
2013/10/11

Gaur, ostirala (urriak 11), jarriko ditugu saltzen sarrerak, 18:00etatik aurrera. Internetez datorren astelehenetik aurrera egongo dira eskuragarri. Aurrez erosiz gero 14€tan egongo dira eta egunean 17€tan. Gasteiz , Bilbo eta Azpeitian bakarrik joko du. Gurean, azaroaren 17an, 20:00etan.
Kultur bonoa duzuenok sarrerak erreserbatuta dituzue. Soilik, egunean bertan lehiatilatik pasa eta bonoa erakutsi behar duzue.