Internetez ere eskuragarri dituzue Raimundo Amadoren kontzerturako sarrerak

2013/10/14
Ostiralean jarri genituen kulturgunean eta gaurtik webgune honen bitartez ere baduzue aukera kontzertu handia izango den hori ikusteko. Rock, blues eta flamenkoa uztartzen dituen pertsonaia bikainarekin gozatzeko aukera izango dugu.

Sevillan (Espainia) jaioa,1959n. Raimundo Amador Fernandez izena jarri zioten ume txiki hura zeresan handia emango zuen musikaria bilakatuko zen berehala. Ijito familian jaioa, aitaren bitartez ikasi zuen gitarra jotzen 12 urterekin. 

Sevillako kaleetan eta tabernetan joz hasi zen bere ibilbidea izango zena ereiten eta horrela ezagutu zituen flamenkoaren beste musikari esanguratsuetako asko: Kiko Veneno, Camaron de la Isla, Paco de Lucia... 

Hainbatekin elkarlanean taldeak sortu zituen, baina desegin ere halaxe egin ziren denborarekin. 1995ean bakarkako ibilbidea hasi zuen, ordea, eta lehendik irabazia zuen ospeak gora egin ordutik. Zazpi bat disko atera ditu Raimundo Amdor-en izenean eta, hainbatetan gainera, musikari handien kolaborazioak izan ditu: Andres Calamaro, B.B. King, Juan Perro...

Azaroaren 17an pribilegiatuak izango gara Raimundo Amador zuzenean entzungo dugulako. Gasteiz eta Bilbo hiriburuetan joko du eta Sanagustin kulturgunean, Azpeitian. Sarrerak eskura ditzakezue kulturgunean bertan edota webgunean. 20:00etan hasiko da. 

Azaroko kontzertuak

Azaroak 1 (ostirala): Berri Txarrak + Niña Coyote eta Chico Tornado + Egurra ta kitto! (sarrerak agortuta).
Azaroak 9 (zapatua): Lin Ton Taun + Malder. Sarrerak 5€.
Azaroak 17 (igandea): Raimundo Amador. Sarrerak 14€ aurrez eta 17€ egunean.

 

Erantzuna gehitu