Jose Maria Setienen gaurko (asteartea) Aho bizarrik gabe solasaldia zuzenean botako dugu webgune honetan

Aho bizarrik gabe solasaldi zikloak hitzordu berria izango du gaur (asteartea). Uda osteko lehen solasaldian, zikloaren bosgarren saioan, Jose Maria Setien izango da aho bizarrik gabe jardungo duena, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Harekin berriketan eta solasaldia gidatuz, berriz, Xabier Euzkitze azpeitiar kazetaria ariko da.
Jose Maria Setien Alberro (Hernani, 1928) Donostiako Elizbarrutiaren apezpikua izan zen 1979tik 2000. urte hasiera arte; harrezkero, apezpiku emeritua da.
Gonbidatuari aurrez galderak bidaltzeko aukera dago, eta galdera horiek, ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera bidali behar dira.
Orain arteko lau solasaldiak:
- Martxelo Otamendi (2013-02-19)
- Juan Jose Ibarretxe (2013-03-12)
- Benito Lertxundi (2013-05-21)
- Maialen Iriarte (2013-07-09)
Azpeitiko Kultur Mahaia, Sanagustin kulturgunea, Uztarria Komunikazio Taldea, Erlo Telebista eta Urola Kostako Hitza dira solasaldien antolatzaileak.