Pottors ta Klito eta Arrutiko intxaurrak, zapatu honetarako kontzertuak

2013/10/17
Pottors ta Klito eta Arrutiko intxaurrak, zapatu honetarako kontzertuak
Azpeitiko Emukeon Topaketak izango dira asteburu honetan. Ostiral eta zapaturako hainbat ekimen antolatu dituzte —egitarauaren berri albistean— , eta horietako bat izango da Sanagustin kulturgunean egongo den kontzertua. Zapatuan, 23:30ean, doan.

Ostirala, urriak 18

18:00etan: Historia: Mugimendu feministaren ekarpenak historian zehar gure herrian, Emakumeen Txokoan.

Bideo emanaldia: Herriko historiari errepasoa.

Mahai-ingurua, 1970. hamarkadatik mugimendu feministan lanean aritu diren emakumeekin.

19:30etik aurrera: Bertso-triki poteoa, Emakumeen Txokotik abiatuta.

Ondoren, luntxa, Sanagustipean.

Eta azkenik, olerki, antzerki eta musikaz girotutako emanaldia, Sanagustinpean.

Zapatua, urriak 19

09:00etatik 11:30era: Mahai-ingurua: Errealitatearen aurpegi desberdinak aztertuz.... Sektore desberdinetako emakumeen ikuspuntua: gazteak, pentsiodunak, etorkinak, zaintza lanetako langileak, indarkeria kasuak lantzen dituen teknikaria. Emakumeen Txokoan.

11:30etik 12:00etara: Hamaiketakoa.

12:00etatik 14:00etara: Gorputzaren inguruko tailerra.

14:00etatik 16:00etara: Bazkaria, Sanagustinpean.

16:00etara 18:30era: Feminismotik herria aldatzeko egiten den lanketaren egungo errealitatea: zeintzuk dira etorkizuneko erronkak?

18:30etik 19:30era: Plenarioa eta topaketen balorazioa.

19:30etik 21:00etara: Jolastuz, etorkizunari eragiten!

21:00etan: Afaria.

23:30ean: Pottors ta Klito eta Arrutiko Intxaurrak kontzertuak, Sanagustin kulturgunean.

Erantzuna gehitu