San Agustin eguna umeentzako eguna bihurtuko da

Arratsaldeko lauretan, bideo emanaldiarekin hasiko da umeentzako eguna. Robots (2005, Chris Wedgw zuzendaria) izeneko animaziozko filma botako da, euskaraz. Asmatzaile bikaina izan nahi duen Rodney robot gazte baten abenturak kontatzen ditu. Rodney bere ametsa betetzeko hiriburura joaten da eta han lagunak egingo ditu. Haiekin batera sortzen zaizkion erronkei aurre egin beharko die.
Ordu eta erdi iraungo du filmak eta amaitzean txokolatada prestatuko da guztientzat. Eta amaitzeko, 18:30ean, Hipo eta Tomax pailazoek Beldurraren etxea emanaldia eskainiko dute. Beldurtu ordez, gozatu egingo dute umeek, kantuan eta jokoan parte hartu beharko baitute.
Kontzertua, abuztuaren 26an
Ostiralean, abuztuaren 26an, kontzertua egongo da, kafea hartu bitartean, lasai entzuteko modukoa. Laister emango da horren berri ere, orduak-eta zehaztean.