Manos k rien, obra bat baino gehiago

2013/10/23
Manos k rien, obra bat baino gehiago
Gipuzkoako Gorren Elkartetik sortutako elkarte/ekimena da, besteak beste, zeinu hizkuntza hedatzeko helburuarekin. Manos k rien Elkarteak eskainiko duen obra honen baitan, sei saio txiki daude, antzerkia, mimoa, dantza eta poemekin osatua. Itzultzaile baten laguntza izango dute ikus-entzuleek, une jakinetan, beraien hizkuntza ulertzeko. Igande honetan, 18:00etan.

Manos k rien irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, gorrak diren artistek sortua, 2009an, Donostian duten Gipuzkoako Gorren Elkartean. Helburuen artean dituzte pertsonen integrazioa esparru artistikoan, kultura sustatzea gorren artean eta zeinu hizkuntza hedatzea. Horiek lortzeko hainbat gauza antolatzen dituzte, ikastaro ugari, baina putzu handiagoetan ere sartu dira antzerkia, artea eta zinea lantzen hasita. 

Ikus-entzunezko artearekin lotuta, bi ikuskizun dituzte prestatuta. Bigarrena, duela aste batzuk estreinatua Donostian —argazkian— eta aretoa bete zuten. Sanagustin kulturgunera lehenengo obrarekin datoz, iaz sortua, hasiberrien inozentzia guztiarekin eta maitasun handiz. Lan txikiek osatzen dute:

- Mimo: Trapecista.
- Poesía: Racismo.
- Teatro: El cuento del pescador.
- Teatro: Video llamada.
- Mimo: Lluvia.
- Canción: Malditas manos
.

Guztira 45 bat minutuko saioa eskainiko dute, 5€ren truke. Lortzen duten dirua, Manos k rien proiektuarekin jarraitzeko izango da —kultur bonoarekin erdi prezioan—.

Ekitaldia: Manos k rien, antzerkia.
Eguna: Urriak, 27, igandea.
Ordua: 18:00.
Iraupena: 45 minutu.
Sarrera: 5€.

Erantzuna gehitu