Gaur, 'Gabrielen lekua' Soreasu Antzokian

Antzerkia, musika, bertsoak, oratoria eta irudiak uztartzen dituen, eta nola gainera!, ikuskizun bikain hau zuzenean ikusteko aukera dugu gaur. Aste honetan bertan Bilboko Arriaga antzokian estreinatu ondoren, Azpeitira etorri dira. Goizean ikasle gazteei eskaini diete saioa eta iluntzean, 21:30ean, helduei eskainiko diete emankizuna, Euskal Herriko Antzerki Topaketen baitan.
Lotura hauetan duzue sentikaria honen inguruko berri gehiago:
- 'Gabrielen lekua', lehen aldiz.
- Arestiren lekua topatuz.
- Zertarako idatzi (kritika).
Emankizuna
Ekitaldia: Gabrielen lekua.
Eguna: Urriak 31, osteguna.
Parte hartzaileak: Andoni Egaña (bertsoak), Alain Urrutia (irudiak), Oier Guillan (deklamatzailea), Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias aktoreak eta Rafa Rueda, Iban Urizar eta Naia Menbrillera musikariak.
Ordua: 21:30.
Tokia: Soreasu antzokia.
Sarrera: 5€.