'Haria' diskoaren azken pausoak

2013/11/01
Berri Txarrak taldeak diskoaren bira amaitzea erabaki zuen azken kontzertu batzuk eskainiz. Gaur da eguna Sanagustin kulturgunea bisitatuko duena. Beste bii taldek lagunduko diote, disko berriekin eskuartean: Niña Coyote eta Chico Tornado eta Egurra ta kitto!

Sarrera guztiak agortuta daude gaur iluntzeko kontzertu sorta entzuteko. Hiru zuzeneko indartsu ditugu iluntzeaz gozatzeko. Hemen bakoitzaren aurkezpen bideoak:

 

Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak emango dio hasiera kontzertu gauari. Hauen ostean, Berri Txarrak igoko da taulara eta Egurra ta kitto! taldeak emango dio amaiera. Sarrerak agortuta daude, baina azken kontzertuan, lekurik baldin bada, ateak zabalduko ditugu.

Erantzuna gehitu