Lin Ton Taun gurean izateko ohorea

2013/11/07
90. hamarkadak eman duen talde berezienetakoa zen; orain, berriro itzuli direla-eta, 90. hamarkadako talderik berezienetakoa "da" esan behar dugu. Ez genuen halako aukera izango genuenik berehalakoan usteko 2011n kulturgunea zabaldu genuenean, baina pozik gaude zestuarrak gurean izango direlako. Eurekin izango ditugu herrikide dituzten Malder taldekoak ere.

Elkar-ekin plataformarekin elkarlanean antolatuta kontzertu berezia izango dugu zapatu honetan. Duela urte dezente entzuten genituen kanta bizi eta martxoso haiek zuzenean entzuteko aukera izango dugu. Lin Ton Taun izen bereziko talde eder hura berriro errealitate bihurtuta Sanagustin kulturgunean ariko dira. Dagoeneko sarrera mordoa saldu dira.

Malder, hauek ere zestoarrak, izango dute bidelagun. 2012ko otsailean sortu zuten talde gazte hau Luken, Marcos, Gaskon, Julia eta Manuk. Pop-Rock-a lantzen dute. 

Kontzertua: Lin Ton Taun + Malder.
Antolatzaileak: Elkar-ekin eta Sanagustin kulturgunea.
Eguna: Azaroak 9, zapatua.
Ordua: 23:00.
Sarrerak: 5€ aurrez / 7€ egunean (hemen eta kulturgunean)

 

Erantzuna gehitu