Azpeitiko Argazki Elkartea: "Argazki topaketa arrakastatsuak"
2013/11/11

Zoriontzekoa da Azpeitiko Argazki Elkarteak egin duen lana Euskal Herriko Topaketak antolatzen. Arrakastatsua izan zela diote eta gustura gelditu dira zapatuko egunarekin. 70 argazkilari batu ziren deialdira eta, besteak beste, Xanti Rodriguez-ek Sanagustin kulturgunean emaniko tailerra jarraitu zuten, adi. Hemen antolatzaileek eginiko argazki bilduma.
Juan Mari Ibarzabal eta Azpeitiko Argazki Elkartearen idatzia:
"Eguraldia lagun, giro ederrean pasa zuten zapatua, Argazki Topaketetara gerturatu ziren lagunek. Goizean Xanti Rodriguezek hitzaldia eskaini zuen Sanagustin kulturgunean, eta solasaldiaren ostean taldeko argazki erakusketa egin zuten. Eguerdian, bazkaldu aurretik, iraganerako bidaia hasi zuten, Burdinbidearen Euskal Museoan. Bertan zituzten Itsasi dantza taldeko kideak garaiko jantzita zain, eta trenbidearen historian murgildu ziren parte-hartzaileak. Trenaren museoko egin beharrekoak bukatutakoan, bazkaria eta argazki trukaketa egin zituzten Sanagustin kulturgunean. Hemen argazki bilduma:"