Los Galerna taldearen kontzertuko irudiak, 'Burrundaye'-ren eskutik

2013/11/28
Azaroaren 16an, Arrasateko talde dinamiko honek emandako kontzertuko argazkiak iritsi zaizkigu. Bertan ikus daitekeen moduan, zuzenekoan giro aparta sortu zuten, etengabe entzulearekin harremanak topatuz, horretarako oholtzatik jaitsi behar bazuten ere. Instrumentala, ahotsik gabekoa da jorratzen duten musika, baina oso bizia. Merezi izan zuen. Haiekin batera Screamers & Sinner eta Cold Revenge taldeek jo zuten iluntze hartan —eskerrik asko, Burrundaye argazkilariari—.
Erantzuna gehitu