Erraustegiaren gaineko hitzaldia gaur
Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakariak emango du gaurko hitzaldia, 19:00etatik aurrera. Hondakinen kudeaketan indarrean dauden gaiak landuko ditu eta ondoren solasaldirako tartea zabalduko du. Bailaraz bailara dabiltza saio hauek aurkezten eta Azpeitikoa azkenetakoa izango da. Aurrekoetan parte hartzea "handia" izan dela diote eta gaurkoa ere halakoa izatea espero da.
Proiekzioa
Bukatu da jolasa ikus-entzunezko laburra botako dute hitzaldian. "Zubietako erraustegiaren istorioa kontatzen du, baina munduko edozein erraustegiren kontakizuna izan zitekeen" dio sinopsiak, "izan ere, interes berdintsuak errepikatzen baitira mundu zabalean, eta aurkakotasun berdintsuak sortarazten dituzte". 10 bat minutuko iraupena duen lana da.
