2014ko kultur bonoa prest
2013/12/16

Bihar, asteartea, aurkeztuko dugu datorren urterako kultur bonoa. Goizean egingo dugu eta eskainiko dituen abantailak eta bestelako ezaugarriak aipatuko ditugu. Eta horrekin batera, Azpeitiko Sanagustin kulturguneko martxora arteko egitarauaren aurrerapen bat ere emango dugu (2013ko ekitaldien ildotik jarraituko dugu). Argazkian, txartel berriaren itxura.