Azpeitiko Zine Klubaren hiru lan zahar proiektatuko ditugu gaur
2013/12/17
Ordubetean ikusiko ditugu 'Gizona-lana-makina' (1978), 'Equinoxe' (1980) eta 'Mateo Txistu' (1986), 21:00etatik aurrera.
Azpeitiko Zine Klubak lehen 25 urteetan egin duen ibilbidea laburbiltzen duen erakusketa izan genuen Azpeitiko Sanagustin kulturgunean jarrita. Bide oparoa egin zuten ordura arte, eta oraindik ere Zine klubak jarraitzen du oparotasuna handitzen. Baina, berriz atzera begira jarriko gara gaur.
Hasierako Zine Klubeko kideek labur eta dokumental batzuk grabatu zituzten, izkutuan egon direnak urte askoan, batzuk inoiz ez argitaratuak gainera. Lan horietako hiru ikusiko ditugu gaur iluntzean, 21:00etatik aurrera: Gizona-lana-makina (1978), Equinoxe (1980) eta Mateo Txistu (1986). Ordu bete iraungo duen emanaldia izango da.