Krisiak Azpeitian izandako eragina aztertuko dute solasaldian

2013/12/18
Krisiak Azpeitian izandako eragina aztertuko dute solasaldian
Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduradun Mariarro Alberdi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari Jon Iribar izango dira hizlariak. Laxaro Azkunek gidatuko du solasaldia, 17:00etan hasita, ostegun hontan.

Ostegun honetan, Krisiaren eragina Azpeitian hitzaldia izango da 17:00etan hasita, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Baigera Jubilatuen Elkarteak antolatu du solasaldia, eta Laxaro Azkunek gidatuko du. Jon Iribar Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikaria eta Mariarro Alberdi Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako teknikaria izango dira hizlariak.

Hitzaldia lau ataletan

Halaxe izango ditu solasaldiak, lau zati, antolatzaileek azaldu dutenez:

"1- Pobre edo txiro hitzaren esanahia argituko dugu. Beharbada, ez baita guk uste genuena, edo hobe esan ez da hori bakarrik, agian jende gehiago ere badago zaku horretan.

2- Gai honen inguruan azterketak egin dira Gipuzkoan eta hor Azpeitia zer egoeratan dagoen ezagutu behar dugu. Duintasuna hitza sarri entzuten da, baina horrek zer esan nahi duen ere ezagutu nahi dugu.

3- Irtenbideak bilatzen ahalegindu behar dugu. Zer egiten den ezagutu eta zer egin daitekeen edo egin behar litzatekeen ikusi.

4- Arazo horien aurrean Azpeitia nola dagoen antolatuta ikusi behar dugu. Azpeitiarrok baliabiderik ba ote dugun horiei erabtzuteko et zer beharko genukeen guztiengan iristeko."

Herri osoari zuzendutako solasaldia da.

Erantzuna gehitu