Figuranteak, Capsula, Depedro, Metalhika, Pilotarhitza.... Urte berriari ongietorria egiteko

2013/12/19
2013an jorratutako bide bera jarraituz, datorren urterako egutegia lantzen ari gara. Martxora arte Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango diren ekitaldi batzuen aurrerapena da hau.

Gehiago ere izango dira, noski, baina aurreratze arren, hemen ekitaldi batzuk:

Urtarrila: Arkada social (disko berria aurkezten), Friday`s Crew eta Mac Onak taldeen kontzertua; Sahara isiltasunaren ahotsak antzerkia eta Kokakola eta barea antzerkia.

Otsaila: Capsula taldearen kontzertua (disko berria aurkezten); Pilotarhitza ikuskizuna; Depedro taldearen kontzertua (disko berria aurkezten); Metalhikaren kontzertua, Azpeitiko lagun batzuek talde handi horri egingo dioten bertsio gauean, kalderero egunean.

Martxoa: Figuranteak antzerkia eta beste bi kontzertu diskoak aurkeztera datozen bi euskal talderekin. Kontzertu horien berri ematerik ez dugu, hala eskatu digutelako, baina datorren astean emango ditugu jakitera. Dena den, disko berriak esku artean dituzten taldeak dira.

Eta ez galdu aukera! Gogoratu kultur bonoarekin abantailak izango dituzula.

Erantzuna gehitu