Azpeitia nagusi XIII. Dantza Suelto txapelketan

2013/12/24
Azpeitia nagusi XIII. Dantza Suelto txapelketan
Aurreneko bost postuetan herriko bikoteak sailkatu ziren eta irabazlea Jon Ander Iriondo eta Libe Lizaso bikotea izan zen. San Tomas egunean eginiko txapelketan, 17 bikotek hartu zuten parte. Iriondok, gainera, mutiletan dantzari onenaren saria ere eraman zuen. Nesketan, Larraitz Larrañagak. Informazio gehiago, uztarria.com-en eginiko albistean . (Argazkia: Mailo Oiarzabal).

Aurreneko bost sailkatuen zerrenda, guztiak azpeitiarrak:

1. Jon Ander Iriondo eta Libe Lizaso.
2. Ioritz Galarraga eta Laura Olaizola.
3. Jon Ibartzabal eta Larraitz Larrañaga.
4. Ekain Uzkudun eta Laura Bastida.
5. Unai Odriozola eta Maider Arrieta.

Erantzuna gehitu