Zorionak eta eskerrik asko, Manolo Sanjuan!
2013/12/30

Azpeitiko Kultur Mahaiak tailagilea ohorezko bazkide izendatu du. Ehun lagun pasa bildu dira Sanagustineko ekitaldian. Afonia bategatik, lau abeslarik ezin izan diote omenduari sorpresa txikia eskaini. Sanjuanen 25 argazki jasotzen dituen erakusketa zabalik da kulturgunean, urtarrilaren 12ra arte. Ekitaldiaren kronika eta argazki bilduma, hemen.