Argazki bildumak egin ditugu joan den asteko emanaldiekin

2011/08/29
Argazki bildumak egin ditugu joan den asteko emanaldiekin
Joan den ostegunean, hilaren 25ean, Berri Txarraken dokumentala bota genuen. Hura izan zen asteko lehen ekitaldia. Lekunberriko musika taldea laukote izatetik hirukote izatera pasatu zen unetik hasten den dokumentalak, aldaketa horren aurrean taldeak hartutako jarrera eta horren harira etorritako arrakasta erakusten zuen. Hurrengo egunean, guztiz bestelako ekitaldia izan genuen. Hemen ere hirukotea protagonista —Aitor Zinkunegi taldekideak ezin izan zuelako azaldu, bestela laukotea behar zuen izan—. Hiruk@te taldearen eskutik, ordubete goxoa eta lasaia izan genuen musikatutako poemak entzuteko. Eta atzo, igandean, berriz, umeen 'biboteak' ikusi eta algarak entzun genituen, haientzako prestatutako egunean. Argazki bildumak egin ditugu Hiruk@te eta umeen egunarekin. Hemen dituzue bata eta bestea .
Erantzuna gehitu