Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapeldun handiarekin solasaldia, gaur

2014/01/07
Amets Arzallus izango dugu Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, Aho bizarrik gabe solasaldian. Estitxu Elduaien kazetariarekin ariko da berriketan. Zuek ere galderak egin nahi badizkiozue, sare bidez bidaltzeko aukera dago, ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera. 19:00etan hasiko da.

Urtea indartsu hasiko dugu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako irabazlea gure artean egotera gonbidatuta. Jator asko erantzun zigun baiezkoa, Erniarraitz Bertsozale Elkarteari esker. Gaur, hendaiarra gehiago ezagutzeko aukera paregabea izango dugu (19:00etan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean).

Kultur Mahaia-Sanagustinek, Uztarria Komunikazio Taldeak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitzak otsailean ekin genion jende ezagunarekin solasaldiak antolatzeari. Orain arteko bost saioak: Martxelo Otamendi (2013-02-19) / Juan Jose Ibarretxe (2013-03-12) / Benito Lertxundi (2013-05-21) / Maddalen Iriarte (2013-07-09) / Jose Maria Setien (2013-10-15).

 

Erantzuna gehitu