Arkada social taldeak disko berria aurkeztuko du bihar
Indartsu itzuli zen Arkada Social taldea lozorrotik. Urteetan oholtzetatik kanpo egon ondoren 2006an kontzertu gutxi batzuk emateko itzuli ziren, baina bistan denez, olatu handia harrapatuta, aurrera egiten ari dira. 'Hil orduko bizi' disko berria besapean hartuta, Arrasateko taldeak Azpeitiko Sanagustin kulturgunean emango du kontzertua zapatuan. Oso bizirik daudela erakutsiko dute.
Lekeitiotik etorriko zaigu, berriz, Mac Onak. Disko berriarekin hau ere. Kanta martxoso honekin aurkeztu dute beren burua. Giro ona ziurtatuta izango dugu.
Eta herriko ordezkaritza The Friday's Crew taldeak egingo du. Berezia izango da, aldaketa batekin baitatoz: "Larunbatean formazio berriarekin joko dugu, gitarra berri bat dugu gurekin. urte hauetan guztietan gurekin egon den Agirreren postua Iosuk hartuko du. Eskerrik asko, Agirre. Ongi etorri Iosu".
Zapatu honetan da kontzertua, urtarrilak 11, 23:00etan hasita. Sarrerak salgai daude kulturgunean eta hemen.