Martxoan, Zea Mays izango dugu gurekin
2014/01/15

Aurreratu genuen martxoan diskoa kaleratu berri duen talde bat izango genuela —Durangoko Azokarako atera zuten—. Bada hemen da Bilbon sortutako taldea Azpeitian jotzeko prest. Martxoaren 22an izango da ' Da ' diskoaren birako kontzertua. Harekin batera diskoa kaleratzear izango den beste talde handi bat izango dugu oholtzan, herrikoak ditugun Ezinean . Laister informazio gehiago.