Hassanna Aalia sahararraren hitzaldia
2014/01/15
Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean, Khamar Sahararen aldeko Elkarteak antolatuta, Hassanna Aalia sahararraren hitzaldia izango dugu, gaur. Aalia 2010ean Gdeim Izik-eko kanpamentuan Marokoko polizia eta beren eskubideen alde borrokan ari ziren sahararren arteko iskanbilengatik bizi osoko kartzela zigorrera kondenatu zuten 2013. urtearen hasieran. Gaur egun saharrarren eskubideen alde egiten du lan. Hango egoeraz ariko da hizketan, 19:00etatik aurrera.