Aste honetan estreinatu berri den antzezlana da igandean ikusiko duguna

2014/01/23
Ramon Agirre eta Inazio Tolosaren antzezlan berria da 'Koka-kola eta Barea.Aste honetan bertan estreinatu dute Donostian, eta aste honetan bertan izango ditugu Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. "Barre egiteko ordubete" prestatu omen dute. Sarrerak salgai daude, aurrez 8 eurotan eta egunean 10 eurotan.

Antzezlana: Koka-kola eta Barea.
Sinopsia: Ez Dok Amairuren argazki ofizialean ez dira azaltzen. Despertadoreak ez zuen jo goiz hartan. Baina Ray eta Nik showman paregabeek bere lekua merezi dute Euskal Kantagintzaren Olinpoan. Eta leku hori berreskuratzera etorri dira, euren memoriak jasotzen dituen Urrutiko Intxaurrak best-sellerra besapean hartuta.
Eguna: Urtarrilak 26, igandea.
Ordua: 18:00.
Iraupena: 60 minutu.
Sarrerak: 8€ aurrez/10€ egunean.

 

Erantzuna gehitu