Energia berriztagarrien kontzertua zapatu honetan: Capsula + Sermonds

2014/01/27
Rock-a zainetan, bizitasuna, indarra, hitz handitan esateko Energia bor-borka. Argentinan sortuak izan arren, Bilbo dute bizileku, aldiz, mundua helburu. Batetik bestera, nekatu gabe ibiltzen den taldea da Capsula. Batean eta bestean, marka uzten duena. Duela bi urte Azpeitiko Sanagustin kulturgunean eman zuen kontzertua dugu oraindik ere gogoan. Ikus-entzuleok ez gara damutuko zapatu honetan ere. Energia berriak probatu nahi?
Erantzuna gehitu