Bakarrizketa saioak igande arratsaldea alaitzeko

2011/09/01
Ion Martinez 'Txiki', Garbiñe Astiazaran eta Barry Barrez etorriko dira kulturgunera bakarrizketa saioak ematera. 'Txiki' donostiarrak, euskal ohiturei buruzko saioa egingo du; Astiazaran usurbildarrak, bikoteari buruzkoa; eta Barry Barrezek, bera irlandarra izanik, irlandar bat Euskal Herrian izango du gaia. Txisteak ere kontatuko dituzte. Ordubete bateko iraupena izango du. Igande honetan, 19:00etan izango da.
Erantzuna gehitu