Capsula, gaur, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean
2014/02/01
"Oso gogotsu gaude Azpeitian jotzeko. Duela urte pare bat izan ginen azkenekoz. Lagun ugari ditugu han inguruan, eta ikaragarri ongi pasatu genuen orduko hartan. Kontzertu bakoitza festa handi bat da edozein tokitan, baina Euskal Herrian jotzea beti da berezia. Eta larunbaterako sekulako emanaldia prestatzen ari gara". Martin Guevara taldeko abeslariak esana. Sermond's taldea izango da aurrena kontzertua ematen. 23:00etan .