Herria, nazioa eta estatua izango ditu hizpide gaur Jokin Apalategi EHUko katedradun eta idazleak

2014/02/12
Azpeitiko Gure esku dago taldeak antolatutako hitzaldi zikloetako bigarrena izango da duela bi aste Euskal Herriko selekzioaren gainean egindako mahai-inguruaren ondoren—hemen kronika —. 19:00etan hasiko da.

Euskal Herriaren emantzipazioaz liburua argitaratu zuen iaz Jokin Apalategi EHUko katedradun eta idazleak (Ataun, Gipuzkoa, 1943). Herria, nazioa, naziogintza, burujabetza, antolamendu politikoak gizarte politikoa eta beste gai batzuez ari da liburuan. Eta honen amaieran, «Estatua propioaren beharra, zertarako?» galderari hamar erantzun ematen dizkio. Hori Berria egunkariaren argitalpen honetan jakin dugu. Gaur, zuzenean entzungo.

Erantzuna gehitu