Saioa Alkaizak jaso zuen irabazitakoa

2014/02/18
Saioa Alkaizak jaso zuen irabazitakoa
VII. Erniarraitz Sariketako lehen kanporaketa Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izan zen. Alkaiza sailkatu zen finalerako lehen postua lortuta eta Sanagustin oroigarri bat ematearen zorretan geratu zen. Bada, ostiralean izan zen finala Azpeitiko Gaztetxean eta amaieran eman genion, zorra kitatuz. Zorionak berari, beste bertsolari guztiei eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteari egindako lan guztiarengatik. (Argazkia: Nerea Uranga- Hitza )
Erantzuna gehitu