Barre egiteko antzerki obra eskainiko digute Asier Hormaza eta Mikel Laskurainek

2014/02/28
Barre egiteko antzerki obra eskainiko digute Asier Hormaza eta Mikel Laskurainek
Euskal Herriko herri txiki batetan filma bat errodatzen hasten dira. Hori da abiapuntua. "Errodaje talde honen etorreraz geroztik, egoera zoro eta dibertigarri aunitz emango dira, pelikulako bi figuranteren begietatik ikusiko ditugunak". Martxoaren 9an, igandea, izango da 18:00etan. Sarrerak salgai daude kulturgunean eta hemen .

Obra: Marie Jones-ek idatzitako 'Stones in his pockets' lanean oinarritua.
Zuzendaria: Karlos Zabala.
Generoa: Komedia.
Aktoreak: Asier Hormaza eta Mikel Laskurain.
Webgunea: Facebook/Figuranteak
Sinopsia: "Euskal Herria sakoneko” herrixka baketsu batetako bizimodu lasaia kolpetik aldatuko da zinema ekoizle bat “euskal zaporea” topatu nahian (jatorrian irlandar herrixka batean ekoizturiko errodajea erretratatzen zuen) aurrekontu handiko filma grabatzera etorriko denean.

Errodaje talde honen etorreraz geroztik, egoera zoro eta dibertigarri aunitz emango dira, pelikulako bi figuranteren begietatik ikusiko ditugunak, herrixka lasai horretako bizimodua egun batetik bestera goitik behera aldatuz. Bi estra hauek, istorioko protagonistak biak, bi gizon arrunt dira, famatu izateagatik deabruari euren arima saltzeko gai izango direnak.

Sasi-aktore hauek bilakatuko diren pertsonaia guztien bitartez (hogei bat inguru), hainbat egoera desberdinen bidez, zinema eta itxurakeriaren munduak kaleko pertsona arruntengan duen eragina (“herria” deritzona) ikusiko dugu, eta batez ere, bizi garen gizarte honetan sortzen diren hierarkiak azaleratuko dira, pertsonon tratua  mailaketa honetara nola mugatzen den.

Azken batez, antzezlanak zinema negozioaz baino, bizitzako negozioaz hitz egiten du, eta baita biziraun beharrak, pertsonon duintasun eta ametsei nola eragiten diguten ere.
Sarrerak: aurrez 8€/ egunean 10€.

Erantzuna gehitu