Berriz bai, baina ez ezinean

Bueltan dira Ezinean, indartsu eta gogotsu. Urte batzuk pasa dira azken diskotik, azken kontzertutik. Baina, indarrak berritu eta zailtasunak gaindituta, Berriz diskoa kaleratu dute, Oihukaren eskutik. Iban Amenabarrek (ahotsa eta baxua), Oihan Amezuak (bateria), Oier Ezeizak (gitarra eta koruak) eta Oihan Lizasok (gitarra eta koruak) osatzen dute, gaur egun, Ezinean.
Hamalau kantuko bilduma bizia da Berriz, sustraiturik duten hardcore melodikoari eutsiz, doinu, letra eta instrumentazio aberatsez hornitua. Bigarren diskoaren bira amaitzean hirukote moduan gelditu ziren Amenabar, Ezeiza eta Amezua, eta kantuak egiten jarraitu zuten, baina disko baterako ideiarik gabe. Handik gutxira Lizaso itzuli zen taldera (lehen diskoa atera ondoren taldearen teknikari lanetara igaro baitzen) eta disko baterako nahikoa material bazutela ikusi zuten. Taldekide batek istripua izan zuen, ordea, eta 2012an egitekoak ziren diskoa, 2013an hasi ziren grabatzen, hura osatu zenean.
Irakurri osorik Hitzan.