Gure esku dago ondo pasatzea (ere)
2014/03/27
Zapatu honetan zure esku dago talde zoro hau entzutera etortzea kulturgunera. Zure esku dago erabakitzea. Baina zenbat eta jende gehiago bildu orduan eta ederkiago pasatuko dugu. Beraz, gure esku dago! 23:00etatik aurrera, doan, Ze esatek! Eta ondoren, Ezten giro.
Azpeitiko Gure esku dagok Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien eta Sanagustin kulturgunearen laguntzaz antolatuta ondo pasatzeko kontzertua eskaintzen dizue. Ze esatek! ska eta rock doinuak jorratzen dituen taldea batetik eta erromeri kutsuko Ezten Giro taldea bestetik.
Kontzertua 23:00etan hasiko da eta sarrera dohainik izango du.