Metrokoadroka konpainiaren 'Hura ez da lekua' antzezlana igande honetan
Hura ez da lekua ikuskizuneko kideak:
Antzerkia: Iñigo Ortega.
Musika: Ander Fernandez.
Pintura: Idoia Beratarbide.
Poesia: Asier Sarasola eta Oier Guillan.
Argumentua:
"Saltzailea den pertsonaia bat atez-ate dabil maletan daraman ‘zera’ misteriotsu bat saldu nahian. Apurka-apurka bere egunerokotasunean zoriontasunaren zentzuaren bila dabilela ikusiko dugu, nolabaiteko ‘zirku intimoa’ topatuz bere ekintzatan. Pintura, musika eta poesiaren laguntzaz murgilduko gara bere barne bidaian, umorez, erritmo biziz eta poetikotasunez".
Azalpena:
"Diziplina artistiko ezberdinen arteko elkarrizketan eta ikerketan sakondu nahi izan dugu Hura ez da lekua-ren sorkuntzaren bitartez. Talde lanean oinarritutako sormen prozesua abiatu genuen hiru hilabetez eta ikuskizuna izan da emaitza: aldi berean abiatu dira elementu guztiak prozesu horretan, etengabeko elkarrizketan, oholtza gainerako kode komun bat sortu eta istorio bera elkarrekin kontatzeko.
Arte diziplina bakoitzaren ezaugarriak errespetatzen dira oholtzan, era berean istorio bera kontatzeko elkarrekin orekatuz eta txertatuz".