Esne Beltzaren 'Gora!' diskoa lortu nahi?
2014/04/23
Maiatzaren 3an kontzertua Sanagustin kulturgunean eskainiko duela-eta, aukera hau eskaini nahi diegu zaleei. Sarrerak gaurtik eta ostirala bitartean erosten dituztenen artean 2 disko zozkatuko ditugu. Bi modutara eros daitezke sarrerak, internet bidez edota kulturgunean bertan (8€tan). Bigarren kasu horretan sarrerak eskuratzean izen-abizenak eta harremanetan jartzeko telefono bat utzi beharko dituzue. Gozatu kontzertuaz eta diskoaz.