Gozatzeko beste arrazoi bat
2014/04/30

Zapatu honetarako lehendik ondo pasatzeko aitzakia baldin bagenuen Esne Beltza rekin, arrazoi bat gehiago daukagu orain, TikTara talde zarauztarrak ere joko baitu. Musika afrokubatarra, rumba eta munduko estilo desberdinak jorratzen ditu.
2013an lehenengo diska kaleratu zuen Tiktarak Sorrera izenekoa eta "oso harrera ona eduki du bai euskal herrian, europan eta hego ameriketako herrialde desberdinetan", diotenez.
Diskak "desengainu, kezka eza, ahanzte, heldutasun eta bizitzan zehar igaro beharreko fase desberdinez hitzegiten du" eta letrak Julen Zulaika, Imanol Epelde eta Mikel Antza idazleenak dira. Baina erritmo dantzagarriak dira eskaintzen dituztenak "musika afrokubatarretik, jazz, funk, samba, gnawa edo flamenkoa jotzetik datozenak".
Esne Beltzak eta Tiktarak eskainiko duten zapatu honetako kontzertua 23:00etan hasiko da.