Oroimenak indartuz, barruak hustuz

2014/05/12
Oroimenak indartuz, barruak hustuz
'Gerra zibila eta oroimen historikoa 1936-1945' izenburupean hiru hitzaldi eta erakusketa bat antolatu dituzte Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Erakusketa dagoeneko ikusgai dago kulturgunean; ikusgarria da. HItzaldietan lehena gaur izango da, 19:00etan Sanagustinen, eta Francisco Etxeberria Aranzadiko Antropologia Fisikoaren saileko zuzendari eta Lege Medikuntzako irakasle denak emango du.

"1936-1945 urteetako udalerriko errealitatea ikertzeko eta ezagutzeko programa jarri du abian aldi horretan eskubide zibilen zapalketa jasan zutenen oroimena berreskuratzeko asmoz". Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Elkarteak elkarlanean helburu horren bila hasi dira lanean, hasteako hiru hitzaldi eta erakusketa bat jarrita:

Erakusketa: Hilotzak hobietatik ateratzen, duintasunak berreskuratzen.
Egunak: maiatzaren 12tik 16ra.

Hitzaldia: Hilotzak hobietatik ateratzen, duintasunak berreskuratzen.
Hizlaria: Francisco Etxeberria, Aranzadiko Antropologia Fisikoaren saileko zuzendaria eta Lege Medikuntzako irakaslea.
Eguna: maiatzak 12, astelehena.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sanagustin kulturgunea.

Hitzaldia: Emakumea Gerra Zibilean eta errepresio frankistaren garaian.
Hizlaria: Lourdes Herrasti, Aranzadi taldeko historialari eta antropologoa.
Eguna: maiatzak 14, asteazkena.
Ordua: 19:00.
Tokia: Emakumeen Txokoan.

Hitzaldia: Errepublika eta Gerra Zibila Azpeitian.
Hizlaria: Mikel Aizpuru historialaria..
Eguna: maiatzak 15, osteguna.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sanagustin kulturgunea.

"75 urte igaro dira ordutik eta Azpeitian bizi ziren gehienak hilda daude. baina hemen daude haien seme-alabak, ilobak, bilobak eta abarrak, eta haien testigantza behar dugu; izan ere, ia ez dago artxibategietan errepresio haren inguruko idatzizko dokumentaziorik".

Gaur hasi dira barruak hitz egiten, hustutzen... eta oroimenak indartzen.

Honi loturiko erreportajea, Uztarriak egina, hemen: uztarria.com.
 

Erantzuna gehitu