Gaurko emanaldiak emakumeen eskutik
2014/05/23

Emakumeen antzerki eta kitarra tailerretako taldeek ikasturtean prestaturiko lanak aurkeztuko dizkigute jandaurrean. Egun handia izaten da honakoa, urtero ikusle asko biltzen dituena. Gaurkoan ere hala behar du. Amaia Garmendiaren ikasleen kontzertua izango da lehendabizi, 18:30ean, eta ondoren, Alaitz Olaizola aktore, idazle eta gidoigilearen taldeak 'Orekaren desoreka' lan berria estreinatuko dute.
18:30: Kitarra kontzertua.
19:00: Antzerkia, 'orekaren desoreka'.
Sinopsia:
Emakumeen antzerkiko sinopsia:
Ikusezina al da argia?
Zergatik da azaltzen zaila mamia?
Zein da gezurra?
Zer da egia?
Noiz hator bihar?
Zenbat da dena?
Zer da benetan irudimena?
Zein da okerra?
Zer da zuzena?
Erantzun oro baneki
zeri bihotza ireki?
Egunero zertan jaiki?
Badakigu betiko inoiz ez dela
bitartean zalantzak ziur direla...
Hobe horrela... M.urdangarin