Sanagustin ere Aniztasun Topaketetan

Ipaka Izarraizpeko Aniztasun Kulturalaren Astea. Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako udalek eta Elkar-ekin Azpeitiko taldeak elkarlanean prestaturikoa. "Bailaran dagoen aberastasun kulturala gizartzeratzeko eta jatorri desberdineko herritarren arteko harremanak sendotzeko".
Azpeitiko Elkar-ekin taldearentzat "garrantzitsua" da "adierazpen kulturalei lekua egin eta hainbat jatorritako herritarrei hitza ematea", hango eta hemengo herritarrak batu, elkar ezagutu eta guztien arteko elkarbizitza bultzatzeko.
Elkar-ekin taldeak iazko urtearen amaieran jarri zuen martxan Jatorri Aniztasuna lantzeko lan-taldea, eta ordutik hainbat ekitaldi antolatu dituzte Azpeitiko taldeekin eta eragileekin elkarlanean. Gai horren lanketan parte hartzeko interesa duten guztiak gonbidatu dituzte taldera. Asteartero elkartzen dira, 19:00etan, Baigerako lokalean.
Gaur Azpeitian, Sanagustinen eta Sanagustinpen (udaletxe azpia) izango dira ekintzak. Baina astebururako ere antolatu dituzte, Azkoitian. Hona egitaraua:
Ekainak 5, osteguna
19:30ean, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, bideo emanaldia eta jatorri desberdinetako herritarrekin tertulia (Taina, brasildarra; Linette, Puerto Rico; Houria, argeliarra; eta Buba, senegaldarra izango dira hizlariak).
21:00etan, Azpeitiko Udaletxe azpian, mural margotzea eta janari desberdinen dastaketa.
21:30ean, kontzertua, Tifariti Saharar taldearekin, Azpeitiko Udaletxe azpian.
Ekainak 6, ostirala
18:00etan, kantu-jira apaindutako karroza, Azkoitiko Balda Plazatik plaza nagusira.
Ekainak 7, larunbata
Goizean zehar. Azkoitiko Balda Plazan jai herrikoia. Herrialde desberdinetako janari dastaketa.
16:00etan, Batu taldearen kontzertua, Balda Plazan.
17:00etan, Tocumah Reggae Band taldearen kontzertua, Balda Plazan.