Doinu berriak punk-rockean
"Gauean musikak hartuko du herriko plaza, izan ere hiru talde igoko dira oholtzara. Verräter azpeitiarrak, The Grace of Dionisius zumaiarrak eta Arkada Social arrasatearrak; azken horiek euren azken lana aurkeztuko dute, Hil arte bizi izenekoa.
Verräter talde azpeitiarrak bere bigarren kontzertua eskainiko du larunbatean, joan den astean Orkatz tabernan debuta egin ostean. 15-16 urteko lau mutilek osatzen dute: Manex Odriozolak (ahotsa), Gaizka Arruek (gitarra), Ibon Aiertzak (baxua) eta Iratz Urangak (bateria). "Urtarrilean hasi ginen entseatzen, martxoan Gaztetxean egin zen Bertsio Gauean parte hartzeko asmoarekin", azaldu du Lagun Onakeko futbolari ere baden Urangak. Ordutik euren kantuak sortzen eta gustuko dituzten taldeen bertsioak prestatzen dihardute. Punk-rocka egiten dute, Never Surrender, Deskontrol nahiz Arkada Social taldeen estiloari jarraiki. Azken hauen kontzertuak "behetik ikustetik, eurekin oholtza konpartitzera pasatzea izugarria" dela aitortzen dute. Ilusioa eta gogoa bermatuta daude kontzertu horretan. Aurrera begira asmo argi bat dute Verräter taldekoek: herrian eta inguruetan "kontzertuak eman eta ondo pasatzea".
Biharko egunari buruzko albistea osorik hemen.