Erromeria
2014/06/12

Biharko (ostirala) eta asteburuari ongietorria egiteko plana daukagu. Baigera I aurretik aterako dira Kantu-jirako lagunak hileko bigarren astean geiten duten bezala. Alde Zaharreko kaleetatik ibiliko dira kantuan. Baina oraingoan jarraipena izango du hitzorduak. Gero afaldu egingo baitugu guztiok -zuk ere bai nahi baduzu- eta lagunarte giroan erromerian ibiliko gara Gari eta Iñaki soinujoleekin.
Afarirako erreserba egin dezakezu lehenago 943 10 52 20 zenbakira deituta edota kulturgunean izena emanda.