Gospel kontzertua, asmo onez

2014/06/13
Gospel kontzertua, asmo onez
Elvisavuelo taldea eta KBeat taldeak bat eginda sortu dute Elvisavuelo Gospel Band eta ekainaren 21ean (zapatua, 22:00) eskainiko dute kontzertua Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Bide batez, Santos Ramon Gomez gaztearentzat dirua biltzeko probestuko dute.

Azpeiti eta Azkoitiko lagunek osatutako talde batek sortu du Elvisavuelo Gospel Band. Iluntze berezia izango da ekainaren 21ekoa; entzulearentzat ezagunak izango diren kantez osatutako kontzertua eskainiko dute.

Elvisavuelo taldearen izaerari eutsiz, Elvis Presley handiaren kantak izango dira ardatz,  baina kontzertu honetarako artista hark bere ibilbidean eginiko gospel ukituko kantak aukeratu dituzte. Eta ez horiek bakarrik; musikagintzan hain ezagunak diren beste hainbat kanta ere joko dituztelako, Tina Turner eta U2 bezalako talde ezagunenak, esaterako. Eta ez dira faltako ere kanta euskaldunak.

Esan dugu iluntze berezia izando dela. Azpeitian ikusi gabeko kontzertu bat entzungo dugu, ez hori bakarrik, ordea. Sarrerarik ez du izango, baina borondatea eskatuko da Santos Ramon Gomezi Duchenne izeneko giharretako gaisotasunari aurre egiten laguntzeko.

Elvisavuelo Gospel Band osatzen dute:
KBeat taldeak (Jaime Amenabar, Felipe Murillo, Josetxo Brey, Ruben Fernandez, Aizpea Ibarbia, Ainhoa Miguel, Onintza Rico, Ines Mateos

Musikariak (Pello Larrañaga baterian; Iosu Azkue baxuan; Itziar Beitia pianoan; Balta Etxeberria  teklatuetan; Iosu Garate gitarran; eta Jon Alberdi gitarran).

Eta bakarlari abesleak (Piti eta Olatz Prat).
 

Erantzuna gehitu