Lagun Onak M.B.: "Ezohiko datetan, ezohiko tokian, eta ezohiko arrazoi batengatik antolatu ditugu mendi proiekzio hauek"

"Ezohiko datetan, ezohiko tokian, eta ezohiko arrazoi batengatik antolatu ditugu Mendi proiekzio hauek Lagun Onak Mendi Bazkunatik.
Arrazoia: aurten KILOMETROAK 2011 Azpeitian izango direla. 15 egun eskaz falta diren honetan emanaldi hauekin azken bultzadatxoetako bat eman nahi genieke antolatzaileei.
Ezohiko datetan: Elkarteak urtean bitan antolatu izan ditu azken urteetan honelako emanaldiak; hain zuzen ere, lehenengoak maiatzean Xoxote Eguneko astean eta bigarrenak urte amaiera aldera urteko batzarra ospatzen dugun astean. Oraingoan, uda amaieran gatoz bi emanaldirekin.
Ezohiko tokian: dena berritzailea izanda, tokia ere estreinatzea erabaki dugu. Azken urteetan Lagun Onak M.B. antolatu dituen mendi emanaldiak toki ezberdinetan izan dira: Enparanen, Antxietan, Elkartearen aretoan… oraingoan Sanagustin Kulturgunean izango ditugu. Beroni ere gure babesa emateko era egokiena iruditu zaigu.
Bi emanaldi izango dira: Benantxio Iruretaren Pakistan 2011 eta Vallejoren Broad Peak. Biak atzerrian eta euskal herritarrek burututakoak, baina aldi berean biak desberdinak.
Benantxiok Pakistan 2011 emanaldian Pakistan erakutsiko digu; bertako jendea, paisaiak, mendiak… uztailean bertan eginiko zeharkaldian jasotako irudien bitartez.
Vallejok goi mendia erakutsiko digu, 2010. urtean gailurra helmuga zuen Broad Peak mendian jasotako irudiekin.
Guztiontzat, zorionez gainera, burutu dituzten pertsonek aurkeztuak izango dira.
Denok gonbidatuak beraz eta KLIKgoza ditzagun.
Lagun Onak M.B."