Energia berriztagarrien aldeko kooperatiba ezagutu genuen
2014/06/26

Euskal Herrian sortuta, energiaren kontsumo arduratsua bultzatzen dute eta energia berriztagarriak erabiltzearen alde lan egiten. Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba izan genuen atzo energia jardunaldien lehenengo mahai-inguruan. Euren egitekoak eta energia sektorearen funtzionamendua ezagutu genituen. Eta mezu bat jaso genuen: herritarrok bat egiten badugu, energia sektorean eragin dezakegu.
Energia jardunaldien baitako mahai-ingurua izan zen. Azpeitiko gaztetxie, Elkar-ekin, Piztu lantaldea eta Sanagustin kulturguneak elkarrekin antolatuta. Datorren asteazkenean, 19:00etan, bigarren mahai-ingurua egongo da Azpeitiko Gaztetxean. Fracking ez Araba taldeko kideak etorriko dira.